Euskera

"Gerrak bezala, jendeak ez du iraultza gustura egiten. Hala ere, ezberdintasuna zera da, gerra batean, zeregin erabakigarria hertsapena dela; iraultza batean zirkunstantzien hertsapenik baino ez dago. Iraultza beste biderik ez dagoenean gertatzen da". Leon Trotski, Errusiako Iraultzaren Historia, XLII.

Pandemiaren ondorioz bizitako protesta barealdi orokorrari kontrajarrita, kontzientzia soziala irauli eta egoerari aurre egiten dioten erradikalizazio prozesuak ere azaleratu dira. Hau izan da Euskal Herriko kasua, hain zuzen, non mobilizazioak indartsu jarraitu duten edo indarra berreskuratu duten bereziki azken urte honetan. Horregatik, joan den urtarrilaren 29an, GKSk (Gazte Koordinadora Sozialistak) deituta, manifestazio jendetsua elkartu zen “burgesiaren diktaduraren aurka”; izan ere, 7000 gazte komunista baino gehiago bildu ziren Bilbon eta Iruñean.

Espainiako Estatuko Nazioarteko Korronte Marxistak Espainiak Ukrainako gerran duen inplikazioa arbuiatzen du. Bereziki arbuiatzen dugu Ukrainako gobernuari armak bidaltzea eta Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak martxoaren 2an Diputatuen Kongresuan iragarritako gainerako neurriak, eskuinaren eta ultraeskuinaren eta erregimenaren ezker ordainduaren babes sutsuarekin.

Azkenean, hasi da. Errusiako indarrek Ukrainaren aurkako eraso masiboa piztu dute. Goizeko lehen orduan, telebistan emandako hitzaldi labur batean, Vladimir Putin presidente errusiarrak operazio militar berezi bat iragarri zuen goizaldean. Transmisiotik minutu gutxira, Ukrainatik goizeko 5ak aldera, leherketak entzun ziren Ukrainako hiri nagusietatik gertu, Kiev hiriburua barne.